210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2014ko karga-tasak

Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, bertzeak beste honako erabaki hau hartu zuen:

1. Krisi ekonomikoa dela medio, 2.014. urteko ekitaldirako 2013. urtean aplikatu ziren karga-tasak, indizeak eta ehunekoak beren horretan uztea. Beraz, honako hauek dira:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Mota: %0,25.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Mota: %0,80 (gehienez).

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1,32.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Mota: %4,15, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Karga-tasa: %15,34, balio errealaren igoerari aipatu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatu ondoan ateratzen den zerga oinarriaren gainean.

2. Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oteitzan, 2013ko urriaren 23an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314775