210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

Ediktua. Epatzea administrazioarekiko auzi-errekurtsoan:
598/2010 prozedura arrunta

Honako honen bidez jakitera ematen da ezen, France Telecom España, S.A.k eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela Orotz-Beteluko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen udal ordenantzaren kontra (2010eko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 8an). Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ari dira tramitatzen, 598/2010 prozedura arruntaren gisa.

Aipatu ordenantzak xedapen orokorraren izaera duenez gero, eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren 1, 2 eta 4. ataletan xedatuari jarraikiz.

Orotz-Betelun, 2013ko urriaren 23an.–Alkatea, Ainhoa Mendia Orradre.

Iragarkiaren kodea: L1314805