210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2014ko ekitaldiko karga-tasak

Elizagorriko Udalak, 2013ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze erabaki zuen 2014rako karga-tasak finkatzea hirilurreko nahiz landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioetan, eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan, jarduera ekonomikoen gaineko zergan eta hirilurren balio igoeraren gaineko zergan.

Espedientea, Udalaren Idazkaritzan baitago, jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten epe horretan.

Elizagorrian, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1314781