2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
Elizagorriko udal hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko
eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen
dituen ordenantza. Hasierako onespena
Elizagorriko Udalak, 2013ko urriaren 18ko osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea Elizagorriko Udalaren hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta hartan zerbitzu egiteko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Elizagorrian, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1314773