2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
XABIER
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Xabierko Udalak, 2013ko apirilaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
Iragarkia 2013ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 22an, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea, eta argitara emanen da behar diren ondorioak izan ditzan.
2. aldaketa 2013ko aurrekontuan.
–Kreditu berezia:
443601 kontu-saila. Hilerriko ezponda egonkortzea: 19.517,00 euro.
–Finantzabidea:
Kreditu transferentzia, kontu-sail hauetatik:
432210 kontu-saila. Lorategietako mantentze-lanak: 1.200,00 euro.
433.22101 kontu-saila. Herriko argietarako argindarra: 1.000,00 euro.
453.22601 kontu-saila. Ordezkaritza eta protokolo gastuak: 500,00 euro.
453.22607 kontu-saila. Herri bestak: 3.000,00 euro.
440.62901 kontu-saila. Inbertsioak hiri altzarietan: 1.000,00 euro.
–Kredituen sorrera diru-sarreren kontu-saila finantzatzeko:
75501. Toki ogasunendako kapital funtsaren ekarpena: 13.662,00 euro.
Xabierren, 2013ko urriaren 14an.–Alkatea, María Jose Guindano Laborda.
Iragarkiaren kodea: L1314732