210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

2013ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Igantziko Udalaren 2013ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Udalak 2013ko urtarrilaren 24an hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, 2013ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, otsailaren 7an, jendaurrean egon bitartean inork alegaziorik aurkeztu gabe.

Igantzin, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, M. Lourdes Ibarluzea Irureta.

2013ko plantilla organikoa

Funtzionarioak

1. Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

–Maila: A.

–Egoera: hutsik.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

2. Administrari-ofiziala.

–Maila: C.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Mailako osagarriak: %20,52.

–Antzinatasuna: 2 bosturteko.

–Gradua: 2.a.

–Familia laguntza: bai.

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

Bitarteko langileak araubide administratiboan

1. Idazkaria, Arantzako Udalarekin batera.

–Maila: A.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Osagarriak: %3,72

–Antzinatasuna: 2 bosturteko.

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 2 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

Lan araubideko langile finkoak

1. Zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Maila: D.

–Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

–Mailako osagarriak: %20,35 + 250,00 euro.

–Antzinatasuna: 2 hirurteko.

–Familia laguntza: bai.

–Egoera: jardunean.

–Euskara maila: 1 (Bortzirietako Euskara Mankomunitateak 2012ko apirilaren 17an onetsitako txostenaren arabera, 2012ko irailaren 4an aldatu baitzen, eta Udalak 2012ko urriaren 25ean egin bilkuran onetsi).

Funtzionarioen izenen zerrenda

1. Jaione Sein Petrikorena.

–Maila: C.

–Gradua: 2.

–Zerbitzu onartuen data: 1997ko azaroaren 10a.

–Lanpostua: administrari-ofiziala.

–Administrazio egoera: jardunean, lanaldi erdian, 2013ko ekainaren 30era arte.

Administrazio araubideko bitarteko langileen izen zerrenda

1. M.ª José Larraiotz Ariztegi.

–Maila: A.

–Lanpostua: idazkaria.

–Administrazio egoera: Jardunean.

Lan araubideko langile finkoen izenen zerrenda

1. Jokin Zabaleta Zabaleta.

–Maila: D.

–Zerbitzu onartuen data: 2005eko irailaren 5a.

–Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua.

–Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1314755