210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Atxikitzea Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Gobernuaren arteko Esparru Hitzarmenari, Nafarroako Foru Komunitatearen lurraldean herritarra artatzeko eredu
bateratuko bulegoen sarea ezartzeko

Gardeko Udalak, 2013ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, erabaki du atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010eko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2013ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2013ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an; Udalak horretatik sortzen diren betebeharrak bereganatuko ditu eta horren klausula guztiak beteko.

Honako iragarki hau argitaratzen da aipatu esparru-hitzarmenaren hamabigarren klausularen edukia betetzeko, hori betebehar baita Udal honek atxikimendua lortzeko.

Garden, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1314765