2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Akats zuzenketa, 2013ko plantilla organikoa onesteko iragarkian
2013ko plantilla organikoa behin betiko onesteko ediktua argitara eman zen 2013ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean. Iragarkian akatsa badela oharturik, honela dioen tokian;
–Isabel Alcolea García. Zerbitzu berezietako menpekoa. Maila: E. Antzinatasuna: 1989/04/18. Gradua: 4. Osagarria: Lanpostukoa: %17,67 + lanaldi luzapenekoa, %10 = %27,67 + %10,77. Berariazko osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean.
Honela behar du: “Zerbitzu berezietako menpekoa. E maila. Lanpostuko osagarria: %17,67 + lanaldi luzapenekoa, %10 = %27,67 + %10,77. Berariazko osagarria: %15. Hutsik”.
Horren zuzenketa egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan aginduari jarraikiz.
Faltzesen, 2013ko urriaren 21ean.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1314739