210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Eguesibarko Udal Planeko Hirigintzako
Araudi Orokorren 53 eta 54. artikuluetan. Behin betiko onespena

Eguesibarko Udalak, 2013ko urriaren 3an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa behin betiko onestea Eguesibarko Udal Planeko Hirigintzako Araudi Orokorren 54 eta 54. artikuluetan (lurzoru urbanizaezina).

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da behin betiko onespenaren iragarki hau, aldaketaren edukiarekin batean.

Aldaketaren edukia: 53. artikuluare 3. paragrafoa. Haragitarako behi aziendendako, esnetarako behi aziendendako, haragitarako ardi aziendendako eta ekiporako ukuilu berrietatik hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira, tartea 1.000 m izanen da, eta 1.500 m-ra handituko da lurzoru horiek haizeen norabide nagusi berean baldin badaude. Plan honek indarra hartzean diren ukuilu eta abeltzaintzako instalazioetatik hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira, tartea izanen da 148/2003 Foru Dekretuak eta hura aldatzen edo ordezkatzen duten determinazioek agintzen dutena. Diren instalazio horietan obrak eta bertzelako jarduerak egiten ahalko dira, kontzerbaziorako badira edo aldi bakoitzean aplikatu beharreko araudira egokitzeko eta doitzeko.

54. artikulua, laugarren lerroaldea: Haragitarako behi aziendendako, esnetarako behi aziendendako, haragitarako ardi aziendendako eta behor aziendendako ukuilu berrietatik bizitegietarako hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira, tartea 1.000 m izanen da, eta 1.500 m-ra handituko da lurzoru horiek haizeen norabide nagusi berean baldin badaude. Plan honek indarra hartzean diren ukuilu eta abeltzaintzako instalazioetatik hiri lurzorura edo lurzoru urbanizagarrira, tartea izanen da 148/2003 Foru Dekretuak eta hura aldatzen edo ordezkatzen duten determinazioek agintzen dutena. Diren instalazio horietan obrak eta bertzelako jarduerak egiten ahalko dira, kontzerbaziorako badira edo aldi bakoitzean aplikatu beharreko araudira egokitzeko eta doitzeko.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2013ko urriaren 17an.–Alkate udalburua, José Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1314792