210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2013ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 2/2013 espedientea, kreditu transferentzia honen bidezkoa:

Gastu goititua:

45203,22709. Gastuak: Kirol instalazioen kudeaketa: 14.867,64 euro.

Gastuaren finantzaketa:

121,13102. 2007-2012ko eta 2013ko atzerapenak, 19/2008 F.D.: 14.867,64 euro.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako prozedurari jarraikiz, espedientea jendaurrera atera zen hamabortz egunean, 2013ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, uztailaren 11n (216.3 artikulua). Epe horretan inork ez zuen alegaziorik aurkeztu, hortaz, aipatu aldaketa behin betikoa bilakatu da (202.1 artikulua).

Aditzera ematen da, bidezko ondorioak izan ditzan (202.4 artikulua), eta ohartarazten da behin betiko onespen horren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak para daitezkeela, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, jarraian adierazten diren epeetan (204.1 artikulua):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Zizur Zendeako Udalari zuzendua, hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean.

c) Errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2013ko urriaren 30ean.–Alkate udalburua, José Joaquín San Martín Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1314716