210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTETA

Aurrekontuan aldaketa egiteko 01/13 espedientea.
Behin betiko onespena

Aurrekontuan egin aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2013ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 8an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa aurrekontuan:

Kreditu berezia:

Pilotalekuko lanak: 72.335,13 euro.

Gastuak, guztira: 72.335,13 euro.

Finantzabidea:

Diruzaintzako gerakina: 65.545,41 euro.

Hitzartu beharreko mailegua: 6.789,71 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 72.335,13 euro.

Argitara ematen da orok jakin dezan, indarra duen legeriak ezarritakoa betez.

Artetan, 2013ko urriaren 23an.–Alkatea, Inocencio Jesús Díez de Ulzurrun Orrio.

Iragarkiaren kodea: L1314806