1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
531/2013 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana, uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdiaren hirugarren klausula aldatzen duena. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak zein zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena. Diru-laguntzetarako deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak abuztuaren 8an emandako 411/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpenean aurreikusitako diru-laguntzak azkar eman eta ordain daitezen, eta horrek ez dezan zailtasunik ezarri eman beharreko diru kopuruak osatzeko, aipatu klausularen d) atalean aurreikusitakoa gertatu bezain laster.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Uztailaren 25eko 72/2012 Foru Dekretuaren lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen udal titulartasuneko ikastetxeen kudeaketa 2012-2013 ikasturtean finantzatzeko toki entitateentzako diru-laguntzetarako deialdiaren hirugarren klausularen azken lerroaldea aldatzea, eta ondoko idazketa ematea. Aipatu foru dekretuak martxoaren 26ko 28/2007 Foru Dekretua aldatu zuen, hau da, Nafarroako Foru Komunitateko Haur Hezkuntzaren lehen zikloa arautu eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak zein zikloko hezkuntza arloko edukiak ezarri zituena. Deialdia Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren abuztuaren 8ko 411/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen. Horrela gelditu da:
“Kopuru gehigarriaren eraginkortasuna kreditu erabilgarritasunik izatearen menpe dago, lehen adierazitako inguruabarraren ondorioz.”
2. Ebazpen hau Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta 0-3 urteko Haurren eta Landa Eskolen Atalari igortzea.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko urriaren 10ean.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.
Iragarkiaren kodea: F1314136