210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Alkatetzaren eskuordetzea

Altsasuko alkateak, 2013ko urriaren 18an, honako ebazpen hau eman du.

“Alkatetzaren 2013KO 1363. Ebazpena:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

EBAZTEN DUT:

1. Juan Carlos Orellana Bengoetxea jauna, lehenengo alkateordea, eskuordetzea, 2013ko urriaren 24tik azaroaren 4ra arte, biak barne, Alkatetzak dituen eginkizunetarako.

2. Ebazpen hau Juan Carlos Orellana Bengoetxea jaunari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Egintza edo erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkeztu ahalko dira:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egile berari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Administratiboari zuzendua, ebazpena jainarazi eta hurrengo hilabetearen berrenean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epearen barnean, hura jakinarazi eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien epaitegian.”

Altsasun, 2013ko Urriaren 18an.–Alkatea, Garazi Urrestarazu Zubizarreta.

Iragarkiaren kodea: L1314743