210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

2014ko karga-tasak

Abaigarko Udalak, 2013ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2014ko karga-tasak onestea. Hona hemen:

a) Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,31 izanen da.

b) Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,705 izanen da.

c) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,27 izanen da.

d) Hirilurren Balio Igoeraren gaineko Zerga ordainarazteko karga-tasa %10,80 izanen da.

Abaigarren, 2013ko urriaren 22an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1314750