210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Oharra, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiarena, Faltzesko, Martzillako, Murillo el Cuendeko eta Erriberriko udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo galdu direnak berritzeko proposamena jendaurrean jartzen duena.

Aditzera ematen zaie arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko lanetan interesa dutenei.

Lehena.–Ingurumeneko zuzendari nagusiaren irailaren 21eko 920/2012 Ebazpenaren bidez, arestian aipatu udal mugapeetako abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko espedientea hastea onetsi zen. Gero, udal mugape bakoitzeko dokumentuak eta landa-lanak bildu ziren.

Bigarrena.–Abelbideetako mugarriak sailkatzeko eta hondatu edo desagertu direnak berritzeko proposamena jendaurrean egonen da, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Epe horretan, aipatutako udaletxeetan kontsultatzen ahalko da proposamena eta bidezkotzat jotzen diren alegazio edo erreklamazioak aurkezten ahalko dira.

Iruñean, 2013ko urriaren 11n.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F1314135