210. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

580/2013 EBAZPENA, urriaren 18koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, José Joaquín Legarda Aráiz jaunak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 162/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako 355/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzeko agintzeko duena; izan ere, foru agindu horren bidez, ezetsi egin zen José Joaquín Legarda Aráiz jaunak epaimahaiaren 2013ko martxoaren 26ko Erabakiaren aurka jarria zuen gora jotzeko errekurtsoa, oposizioaldiko bigarren ariketaren puntuazioa berrikusteko eskatu baitzuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta toki entitateen idazkari lanpostua eskuratzeko deialdian.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, 2013ko irailaren 10eko idazki baten bidez (2013ko irailaren 27an sartu zen Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan), José Joaquín Legarda Aráiz jaunak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 162/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako 355/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea igortzeko eskatu du; foru agindu horren bidez, ezetsi egin zen José Joaquín Legarda Aráiz jaunak epaimahaiaren 2013ko martxoaren 26ko Erabakiaren aurka jarria zuen gora jotzeko errekurtsoa, oposizioaldiko bigarren ariketaren puntuazioa berrikusteko eskatu baitzuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta toki entitateen idazkari lanpostua eskuratzeko deialdian.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea José Joaquín Legarda Aráiz jaunak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren maiatzaren 20ko 162/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako 355/2013 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea; izan ere, foru agindu horren bidez, ezetsi egin zen José Joaquín Legarda Aráiz jaunak epaimahaiaren 2013ko martxoaren 26ko Erabakiaren aurka jarria zuen gora jotzeko errekurtsoa, oposizioaldiko bigarren ariketaren puntuazioa berrikusteko eskatu baitzuen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ematen duen gaikuntza lortzeko eta toki entitateen idazkari lanpostua eskuratzeko deialdian.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesaturik egon daitezkeenak auzitara etorri eta, bidezkoa bada, errekurtso horietan demandatu gisa ager daitezen, argitaratu eta bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluari loturik.

3. Ebazpen hau Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari igortzea.

Iruñean, 2013ko urriaren 18an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: F1314611