1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
753/2013 EBAZPENA, urriaren 15ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, 0,68ko eguneratze koefizientea onesten duena 2014ko ekitaldian aplikatzeko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tafallako udal mugapeko ondasun higiezin guztien katastroko balioei.
Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 22. artikuluak ezartzen duenez, “ondasun higiezinen erregistroko balioa zehazteko, merkatuko balioa hartuko da erreferentziatzat, baina erregistroko balioak ezin izanen du merkatukoa gainditu eta ez da izanen foru lege honen 24.2.a) artikuluan aipatzen den metodo gehigarria aplikatuta ateratzen dena baino txikiagoa, non eta azken hori ez den merkatuko balioa baino handiagoa”.
Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak irailaren 2an emandako 22/2011 Ebazpenaren bidez, Tafallako udalerriaren balorazio txostena onetsi zen eta, horrenbestez, haren aplikaziotik ateratzen diren balioek hurrengo zergaldian dute eragina, aipatu foru legearen 28. artikuluan xedatzen den moduan.
2013ko irailaren 25ean, Tafallako Udalak aurkeztutako idazki bat sartu zen Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan, non esaten baita “Tafallako ondasun higiezinei aplikatzeko eguneratze koefizientea zehazteko, Tracasak eman duen txostena ikusita, hark ematen dituen berariazko datuak aztertuta eta txosten horretan aipatzen den “balorazioko zuhurtasuna” kontuan hartuta... 2014. urtean, Tafallako ondasun higiezin guztiei 0,68ko koefizientea aplikatzeko eskatzen dugu”.
12/2006 Foru Legearen 23.2.i) artikuluak Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak baloraziorako onetsitako parametro orokorrak direla adierazten du, hain zuzen ere, Nafarroa osoan ondasun higiezinen balio homogeneoa ezartzeko balorazio metodoen aplikazioan beharrezkoak diren elementuak, hala nola, “... balioa eguneratzeko koefizienteak eta balioa finkatzeko koefizienteak, erregelamenduz ezarri beharrekoak”; bestetik, Nafarroako Lur-ondasunen Erregistroan inskribatu beharreko ondasun higiezinak baloratzeko arau tekniko orokorrak onesten dituen otsailaren 22ko 20/2010 Foru Aginduaren 12. arauko 1. zenbakiak adierazten du “... Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak ezaugarri homogeneoak dituzten higiezin multzo zehatz batzuen balioa eguneratzeko koefizienteak onesten ahalko dituela, ebazpenean espres zehazten den lurraldean kokatzen badira, eta hori Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 23.2 i) artikuluan aipatzen diren balorazioko parametro gisa .... eta horrela onetsitako koefizienteak urtero aplikatuko zaizkiela Lur-ondasunen Erregistroan inskribatutako katastroko balioei...”.
Aurrekoa ikusta, bidezkoa da 0,68ko eguneratze koefizientea onestea 2014ko ekitaldian Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tafallako udal mugapeko ondasun higiezinen katastroko balioei aplikatzeko.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehendabizikoa.–0,68ko eguneratze koefizientea onestea Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan inskribatuta dauden Tafallako udal mugapeko ondasun higiezin guztien katastroko balioei 2014ko ekitaldian aplikatzeko.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2013ko urriaren 15ean.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Idoia Nieves Nuin.
Iragarkiaren kodea: F1314470