1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
141/2013 FORU AGINDUA, irailaren 25ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 145/1996 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Opiazeoen bidezko Nafarroako Tratamendu Zentro eta Zerbitzuak Kreditatu, Ebaluatu eta Kontrolatzeko Batzordearen osaera eta eginkizunak arautu ziren.
Osasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 145/1996 Foru Aginduaren bidez, Opiazeoen bidezko Nafarroako Tratamendu Zentro eta Zerbitzuak Kreditatu, Ebaluatu eta Kontrolatzeko Batzordearen osaera eta eginkizunak arautu ziren.
Foru agindu hori Osasuneko kontseilariaren martxoaren 7ko 43/1997 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.
Legegintzaldi hau hasi zenetik Osasun Departamentuan egindako aldaketen ondorioz, beharrezkoa da aipatutako 145/1996 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzea, batzordearen osaera eguneratzeko.
Horregatik guztiagatik, osasun arloko aholkularitza zientifiko-teknikoa egituratzeko Osasun kontseilariaren 1990eko urtarrilaren 12ko Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarritakoarekin bat,
AGINDU DUT:
Artikulu bakarra.–Osasuneko kontseilariaren ekainaren 26ko 145/1996 Foru Aginduaren 2. artikulua aldatzea. Foru agindu horren bidez, Opiazeoen bidezko Nafarroako Tratamendu Zentro eta Zerbitzuak Kreditatu, Ebaluatu eta Kontrolatzeko Batzordearen osaera eta eginkizunak arautu ziren.
2. artikulua honela idatzita geldituko da:
“2. artikulua.
1. Opiazeoen bidezko Nafarroako Tratamendu Zentro eta Zerbitzuak Kreditatu, Ebaluatu eta Kontrolatzeko Batzordeak kide hauek izanen ditu:
a) Batzordeburua: Osasun Mentaleko zuzendaria.
b) Batzordekideak:
–Osasun Jardueren Ikuskapenerako eta Aseguramendurako Atalaren ordezkari bat, Osasuneko zuzendari nagusiak izendatua.
–Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren Zerbitzuaren ordezkari bat, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendariak izendatua.
–Osasun Mentalaren Sarearen ordezkari bat, Osasun Mentaleko zuzendariak izendatua.
–Osasun Mentaleko Zuzendaritzako Farmazia eta Dietetika Ataleko burua.
–Estatuko Administrazio Orokorraren ordezkari bat, Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak izendatua”.
2. Idazkari gisa, Batzordeko kide bat arituko da, batzordeak berak aukeratua.
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, irailaren 25ean.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.
Iragarkiaren kodea: F1313444