2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Aldaketa xehakatua Oteitzako Udal Planean.
Hasierako onespena
Udaleko alkateak, 2013ko urriaren 16ko ebazpenaren bidez, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Oteitzako HAPOan, EU-1 unitateko tarteko etxesailari dagokionez, beheko solairuko sakonera eraikigarria aldatzeko 15 metrora, David Aramendia Azconak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuarekin bat.
Oteitzan, 2013ko urriaren 16an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1314641