2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONAMARIA
Aldaketa Ola auzoko UE-1 eta UE-2 unitateetako
urbanizazio proiektuan. Behin betiko onespena
Donamariako Udalak, 2013ko urriaren 2an egin bilkuran, aldaketa behin betiko onetsi zuen Donamariako Ola auzoko UE-1 eta UE-2 unitateetako urbanizazio proiektuan, Oihana Telletxeak eta Iban Fernandezek eta Construcciones Elizaga Mugica, S.L.k sustaturik.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Donamarian, 2013ko urriaren 21ean.–Alkatea, Mikel Arregi Mindegia.
Iragarkiaren kodea: L1314653