1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
37/2013 EBAZPENA, urriaren 17koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Zizur Nagusiko balorazio txostena onesten duena.
Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak, urriaren 10ean emandako 29/2013 Ebazpenaren bidez, Zizur Nagusiko balorazio txostena berritzeko Batzorde Mistoa eratzea erabaki zuen.
2013ko urriaren 15ean egindako bilkuran, Batzorde Mistoak balorazio txostenaren behin betiko edukia finkatu zuen eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.
Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
Lehena.–Zizur Nagusiko balorazio txostena onestea, Batzorde Mistoak 2013ko urriaren 15eko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta aipatu balorazio txostenaren eduki osoa udal interesdunaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen hau Zizur Nagusiko Udalari igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.
Iruñean, 2013ko urriaren 17an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.
Iragarkiaren kodea: F1314538