1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 9an hartua, Fiteroko (Nafarroa) Andre Maria monasterioa izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.
Fiteroko Andre Maria monasterioa izeneko higiezina monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1931ko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez (1931ko ekainaren 4ko Kazeta).
Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.
Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak apirilaren 23an emandako 125/2013 Ebazpenaren bidez, Fiteroko Andre Maria monasterioa izeneko higiezinaren babes ingurunea behin-behinekoz mugatu eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki zen.
Ebazpena 2013ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 16an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.
2013ko abuztuaren 26an, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko irailaren 18an.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Fiteroko (Nafarroa) Andre Maria monasterioa izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.
2. Andre Mariaren monasterioa (Fitero) izeneko higiezinaren babes eremuak bi alde ditu. Lehendabiziko aldean honakoak sartuta daude: 3263., 3264., 2785., 2786., 3622. eta 3623. lurzatiak; 2819., 2820., 2821., 3272., 3273., 3274., 3275., 3276., 3277., 3278., 3279. eta 2834. lurzatietako fatxadak eta atzeko patioak, Elizaren auzorantz; 2837., 2838., 2839., 2850., 2851., 3624., 2754. eta 2755. lurzatietako fatxadak, Elizaren auzorantz; 2756., 2760., 2763., 2764., 2765., 2766., 2767., 2779., 2781., 2782. eta 2783. lurzatietako fatxadak Cortijo kalerantz, denak Fiteroko udalerriko 2. poligonoan, bai eta lurzati horien artean dauden Elizaren auzoko bideko eta Cortijo kaleko eremuak ere, 3263. eta 3264. lurzatien aurrean dauden Elizaren auzoko bideko eremuak eta San Raimundoren pasealekuko espaloiaren tartea, 2785., 2786., 3622. eta 3623. lurzatien ondoan dagoena. Bigarren aldean honakoak daude: 2819., 2820., 2821., 3272., 3273., 3274., 3275., 3276., 3277., 3278., 3279. eta 2834. lurzatiak; 2754., 2755., 2756., 2760., 2763., 2764., 2765., 2766. eta 2767. lurzatiak eta Fiteroko udalerriko 2. poligonoko gainerako lurzatiak (2830., 2831., 2832., 2833., 2787., 2788., 2789., 2790., 2791., 2792., 2793., 2794., 2795., 2796., 2797., 2801., 2802., 2803., 2805., 2806., 2807., 2808., 2809., 2810., 2811., 2812., 2813., 2814., 3265., 3266., 3267., 3268., 3269., 3270., 3271., 3624., 2749., 2750., 2751., 2752., 2757., 2758., 2759., 2768., 2769., 2770., 2771., 2772., 2773., 2774., 2775., 2776., 2777., 2778., 2779., 2780., 2781., 2782. eta 2783. lurzatiak), Alfaro kaleak, Calatrava kaleak, San Raimundoren pasealekuak, Elizaren auzoko bideak eta Patrona kaleak mugatzen duten eremuaren barruan daudenak, bai eta lurzati horien ondoan dauden bide horietako espaloiak eta lurzati horien artean dauden Cortijo kaleko eremuak.
Monumentuaren ingurunearen lehendabiziko aldean, 3623., 3264., 2785., 2786., 3622. eta 3623. lurzatietan izan ezik –hantxe monumentua bera dago eta berariazko babesa du–, babes maila Fiteroko monasterioaren ingurunerako babes eta barne berrikuntzarako plan bereziaren determinazioetan ezarritakoa izanen da. Nolanahi ere, edozein esku-hartze egiteko, 14/2005 Foru Legearen 36.1 artikuluan aurreikusitako baimena beharko da, 36.3 artikuluan adierazitakoarekin bat. Ingurunearen bigarren aldean, berriz, Fiteroko monasterioaren ingurunerako babes eta barne berrikuntzarako plan bereziaren determinazioak aplikatuko dira, eta plan horretan aurreikusten den kasuan baizik ez da eskatuko baimenik.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1314134