4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. 742/2012 prozedura
Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: AN, Sociedad Cooperativak eskaturik, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren, Mohammed Aniden, Khalid Aniden, Servicios Auxiliares de Granjas, S.L.ren, Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L.ren eta Benito Ros Velazen kontra gizarte segurantzaren arloan Logroñoko lan arloko 3. epaitegi honetan bideratu den 742/2012-A prozeduraren barrenean, ondoko ebazpena eman da:
“Antolaketarako eginbidea.
Judit González Barriales andrea, idazkari judiziala.
Logroñon, 2013ko irailaren 19an.
Héctor Salazar prokuradore jaunak eta Patricia Granados Abardía legelari andreak, AN Sociedad Cooperativaren izenean eta hura ordezkatuz, errekurritzeko behar den diru kopurua kontsignaturik, 2013ko uztailaren 18an erregutze errekurtsoa formalizatzeko idazkia aurkeztu dute, eta, hori horrela,
Erabaki dut:
–Errekurtsoa formalizatutzat hartzea.
–Hura alderdiei igortzea, denek ere bost eguneko epean aurkaratu ahal izateko, hala komeni bazaie.
–Aurkaratzeak elkargoko letradu baten edo lan harremanetako graduatu baten sinadura izan beharko du tramitera onartua izateko. Hark, Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzako herriko helbide bat eman beharko du (LJLaren 198. art.).
–LJLaren 197.2. artikuluarekin bat, baldin eta aurkaratzeko idazkian errekurtsoa ez onartzeko arrazoiei buruzko alegaziorik azaltzen bada, edota, behar denean, egitatezko zuzenketarik, edo kontra egiteko zergati subsidiariorik, nahiz eta epaian ez diren kontuan hartu, eta behin horiek gainerako alderdiei igorririk, alderdi horiek horri buruzko alegazioak zuzenean aurkez ditzakete, gainerako alderdiei igortzeko behar diren kopiekin, aurkaratze-idazkiaren igorpena jaso eta bi eguneko epean.
–Epea iraganik, errekurtsoa aurkaratu edo ez, autoak Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Lan arloko Salara igorriko dira.
Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek, helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek ondorio guztiak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako datuak ematen ez diren bitartean; alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da haiek eguneratzea. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoa aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.
Aurkaratzeko bidea: berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duenari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hiru egun balioduneko epean, errekurtsogileak hartan ikusten duen arau-haustea adierazita; alabaina, errekurtsoa jartzeagatik ez da etenik izanen errekurritutako ebazpenean.
Idazkari judiziala.”
Eta Mohammed Anidi, Khalid Anidi eta Servicios Agrícolas y Ganaderos de Valtierra, S.L..ri jakinarazteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.
Logroñon, 2013ko irailaren 19an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1313741