207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

540/12 judizio arrunta

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Carlos Escalada Ortigosa jaunak sustaturik, Hermida prokuradore jauna ordezkari eta Díaz Martínez legelari andrea defendatzaile dituela, epaitegi honetan 540/12 judizio arruntaren prozedura bideratzen ari da Helma Margarita Ploss Oberstar demandatu andrearen aurka, eta 2013ko irailaren 5ean 187/13 epaia eman da. Hona epaitza:

XEDAPEN ZATIA

Erabaki dut puntu bat argitzea, hain zuzen ere jarduketa hauetan 2013ko irailaren 5ean emandako epaiko epaitzaren lehenbiziko puntua, honela:

Hau dioen lekuan:

–Deklaratzen dut Carlos Escalada Ortigosa jauna dela 12.598 erregistro zenbakia duen finkaren legezko jabea, erabilera esklusibo eta baztertzailerako eskubidearekin (Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua: 266. liburukia, 266. orria, 126. orria; Iruñean dago: Erriberri kalea 45, 4. ezk.), eta, horrenbestez:

Honako hau ulertu behar da:

–Deklaratzen dut Carlos Escalada Ortigosa jauna dela 12.598 erregistro zenbakia duen finkaren legezko jabea, erabilera esklusibo eta baztertzailerako eskubidearekin (Iruñeko 7. Jabetza Erregistroan inskribatua: 266. liburukia, 266. orria, 126. orria; Iruñean dago: Erriberri kalea 45, 5. ezk.), eta, horrenbestez:

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik jarri, deusetan galarazi gabe argitzen den epaiaren aurka bidezko den errekurtsoa.

Iragarkiaren kodea: J1313707