207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia. 399/2012 prozedura

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkaria.

Enrique Castellano Vizcay prokuradore jaunak eskaturik, Caixabank, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz, Alberto Sylla Diakhate jaunaren eta Aminata Mbengue andrearen aurka bideratzen ari den 0000399/2012 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondoko ondasunak enkante bidez besterentzea:

–Uharteko udal mugapean. Eraikitzen ari den “Amalur 1” eraikinaren hirugarren solairuko etxebizitza, B letra duena, A motakoa. Eraikina Uharteko Ugarrandiako Plan Partzialaren bizitegitarako 16.1 lurzatian dago, gaur egun Pérez Goyena kaleko 26 zenbakia duena. Garajeko 36 zenbakidun plaza eta 23 zenbakidun trastelekua ditu erantsita, biak lehen sotoan. Agoizko 1. Jabetza Erregistroan inskribatua: 2.951. liburukia, 89. liburua, 134. orria, erregistroko 5.690. finka.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 124.009,20 euro.

–Enkantea egiteko tokia, eguna eta ordua: 2013ko abenduaren 9an, 09:45ean, organo honetako judizio-aretoan.

–Enkantearen baldintza eta zehaztasun guztiak jasotzen dituen ediktu osoa bulego judizial honen iragarki oholean ikus daiteke.

–Higiezinaren edukitza egoera: ez da ageri.

Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Agoitzen, 2013ko urriaren 1ean.–Idazkari judiziala, Josune Ardanaz Domenech.

Iragarkiaren kodea: J1314406