207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 9an hartua, Oieregiko (Nafarroa) Erreparatzeko Jauregia eta Zubia izeneko monumentuak interes kulturaleko ondasun deklaratzen dituen 2009ko maiatzaren 18ko Erabakian egindako akatsak zuzentzen dituena.

Nafarroako Gobernuak, 2009ko maiatzaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Oieregiko (Nafarroa) Erreparatzeko Jauregia eta Zubia izeneko monumentuak interes kulturaleko ondasun deklaratu zituen. Erabaki hori 2009ko 69. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 5ean.

Xedapen zatiaren 1. atalak hitzez hitz deskribatzen du zein diren mugaketak ukitzen dituen lurzatiak, eta adierazten du adierazpenak ukitzen duen eremuaren deskribaketa dela deklarazioaren espedientean jasotako planoan eta gainerako dokumentazioan dagoena.

Bertizaranako Udalaren hirigintza plan berria erredaktatzen ari da orain, eta Udala ohartu da zenbait desberdintasun daudela interes kulturaleko ondasun honen ingurunearen hitzez hitzeko deskribaketaren eta mugaketa jasotzen duen planoan ageri denaren artean. Izan ere, dokumentazioa aztertu ondoren, hitzez hitzeko deskribaketa eta espedientean dauden planoetan eta lurzati zeduletan ageri dena alderatuta, ondorioa da bi akats material egin zirela, eta hauxe dioen tokian:

Bertizaranako 1. poligonoko 11., 20., 53., 54. lurzatiak.

Honela behar du:

Bertizaranako 3. poligonoko 11., 20., 53., 54. lurzatiak.

Eta Oieregiko 3. poligonoko lurzatiak zehazten dituenean,

honakoa sartu behar du:

Oieregiko 3. poligonoa, 5. lurzatia.

Akats horiek ikusirik, eta kontuan harturik edonoiz zuzendu daitezkeen akats materialak direla, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, bidezkoa da lehenbailehen zuzentzea.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 55.1. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak Oieregiko (Nafarroa) Erreparatzeko Jauregia eta Zubia izeneko monumentuak interes kulturaleko ondasun deklaratzeko 2009ko maiatzaren 18an hartutako Erabakian egindako akatsak zuzentzea. Hortaz, hauxe dioen tokian:

Bertizaranako 1. poligonoko 11., 20., 53., 54. lurzatiak.

Honela behar du:

Bertizaranako 3. poligonoko 11., 20., 53., 54. lurzatiak.

Eta Oieregiko 3. poligonoko lurzatiak zehazten dituenean,

honakoa sartu behar du:

Oieregiko 3. poligonoa, 5. lurzatia.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Bertizaranako Udalari eta Oieregiko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1314131