207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

KINTOKO MANKOMUNITATEA

Ehiza larriaren aprobetxamendua, %20 merkeago

Kintoko Mankomunitateak gutun-azal itxien bidezko enkante publikorako deia egin du, aldez aurreko onarpenarekin, Kintoko ehiza larriaren ehiza 2013-2014tik 2017-2018ra bitarteko denboraldietan errentan emateko (2018ko urtarrilaren 31n bukatuko da).

Hasierako prezioa: 6.400 euro gehi BEZa denboraldi bakoitzeko, %20a kenduta.

Enkante honetan parte hartzeko proposamenak iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita, gehienez ere 7 egun naturaleko epean, azken eguneko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira, Baztango Udaleko Erregistro Orokorrean (erregistroko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara).

Gutun-azalak Baztango Udaletxean irekiko dira, eskaintzak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo ostiral baliodunean, 13:00etan.

Baldintza-agiria Baztango Udaleko Idazkaritzan, Udalaren web orrian eta Nafarroako Kontratazio Atarian dago interesdunen eskura.

Baztanen, 2013ko urriaren 21ean.–Lehendakaria, Garbiñe Elizegi Narbarte.

eskabide eredua

Izen-abizenak ............................., adinez nagusia, NAN zk ......... herria ............, helbidea ..........., kalea ........., zenbakia ...., telefonoa .........., 2013-2014tik 2017-2018ra bitarteko denboraldietan (2018ko urtarrilaren 31n bukatuko da) Kintoko ehiza barrutiko ehiza larria esleitzeko enkante publikoa, gutun-azal itxien bidez eta aldez aurreko onarpenaz, eginen dela jakinik, .................................................... (letraz eta zenbakiz) euro, BEZa kanpo, eskaintzen ditut denboraldi bakoitzeko.

(Tokia, data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: L1314680