2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UZTARROZE
2013ko plantilla organikoa
Uztarrozeko Udalak, 2012ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Udaleko lanpostuen 2012ko plantilla organikoa onestea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
PLANTILLA ORGANIKOAREN ERANSKINA
A) Funtzionarioen plantilla organikoa.
Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
B) Funtzionarioen zerrenda.
Izen-deiturak: hutsik. Maila: A. Lanpostua: Udaleko idazkaria, Izabako Udalarekin partekatua. Egoera administratiboa: hutsik. Merezimendu partikularra: euskara, 3. graduko hizkuntza maila (5. maila, ahozko eta idatzizko trebetasun maila).
C) Administrazio-kontratudunen plantilla organikoa.
Lanpostua: bitarteko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
D) Administrazio-kontratudunen zerrenda.
Izen-deiturak: Goicoechea Yábar, Manuel. Maila: A. Lanpostua: bitarteko idazkaria, Izabako Udalarekin partekatua. Osagarria: %22, %13,24 eta %10. Egoera administratiboa: jardunean.
E) Aldi baterako lan-kontratupeko langileen plantilla organikoa.
Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.
F) Aldi baterako lan-kontratudunen zerrenda.
Izen-deiturak: Alastuey Ezquer, Joaquín. Maila: E. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Osagarria: %15. Egoera administratiboa: jardunean.
Uztarrozen, 2012ko abenduaren 27an.–Alkate udalburua, Carmen Fayanás Sola.
Iragarkiaren kodea: L1314560