207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Eskumenak bertze baten esku uztea

Ultzamako Udaleko alkate udalburuak, 2013ko urriaren 10ean, 192/2013 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa: “Gaia: bertze baten eskutan uztea honako hau emateko eskumena: “Aldapa, SCL abeltzaintzako ustiategiarendako baimena, Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 58. lurzatian desafektaturiko eremua erabiltzeko, abeltzaintzako minda (digestatoa) biltegiratzeko putzua egin beharrez”.

–Bioenergía Ulzama, S.L. kontzesio hartzailea da abeltzaintzako mindan oinarriturik argindarra ekoizteko Iraizozko (Ultzama) 12. poligonoko 159. lurzatiko A azpilurzatian kokaturiko instalazio berria eta Iraizozko, Gorrontz-Olanoko, Suarbeko, Auzako eta Eltso-Urritzolako kontzejuetan minda digerituak biltegiratzeko bortz hobi egiteko obra publikoarena eta geroko ustiapenarena”. Enpresa horrek eta Aldapa, SCL abeltzaintzako ustiapenak, 2013ko urriaren 7an, bakoitzak idazki bat aurkeztu zuten Ultzamako Udalean, Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 58. lurzatian abeltzaintzako minda (disgestatoa) biltegiratzeko egin eta ustiatu nahi duten putzuari buruz, hori guztia hondakinak kudeatzeko onetsirik dagoen eta indarra duen plana bete beharrez eskualde honetako abeltzaintzako mindaren kudeaketa mankomunatua egiteko sortu den zerbitzu publikoaren kudeaketaren barnean.

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.-q) artikuluaren eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 130.–1-a) artikuluaren edukia, haien arabera kasuan kasuko toki entitateko buruak baitu eskumena toki entitateen ondasunen erabilerari buruz.

–Ikusirik Udaleko alkateak gaian interes pertsonala duela, Bionenergía Ulzama, S.L. enpresan partaidetza baitu eta, beraz, kasu honetan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28.2-a) artikuluak esku ez hartzera behartzen duela.

–Ikusita Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.–3 artikuluak 23.–4 artikuluari dagokionez duen edukia eta orobat Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.–4, 43.–5 eta 44. artikuluen eta horiekin bat heldu direnen edukia ere, haietan ezartzen baita eskumen hau bertze baten esku uzteko aukera, eta horretarako behar diren tramiteak.

EBATZI DU:

Lehenbizikoa.–Esku hartzeari uko egitea aipatu espediente honetan: “Aldapa, SCL abeltzaintzako ustiategiarendako baimena, Urritzola-Galaingo 7. poligonoko 58. lurzatian desafektaturiko eremua erabiltzeko, abeltzaintzako minda (digestatoa)” biltegiratzeko putzua egin beharrez. Orobat, aipatu baimena emateko eskumena Ultzamako Udaleko elkateorde Francisco Berasáin Gascueren eskutan uztea.

Bigarrena.–Ultzamako Udaleko lehen alkateorde Francisco Berasáin Gascueri eskudantziak bere esku utzi direla jakinaraztea. Ebazpen honen dataren biharamunean izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–2 artikuluan agindu bezala, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.–3 artikuluak aurreikusten dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udal honen Osoko Bilkurari, jakinaren gainean egon dadin, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.–4 artikuluan xedatuaren arabera.

Larraintzarren (Ultzama), 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1314112