207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa xehakatua Iruñeko Udal Planean, ZOR-1 eremuan (Apaizgaitegia). Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak 2013ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran baztertu egin zen proposamen hau (eguneko gai zerrendako 9.a), aldeko 13 boto eta kontrako 14 boto zituela.

PLE 04-JUL-13 (9/CU).

"Udal Planaren ZOR-1 eremuko (Apaizgaitegia) aldaketa xehakatuaren dokumentua isiltasun positiboz onetsi ondoren jendaurreko epea iraganik (2013-04-23ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala), eta Amma Navarra S.L.k 2013ko maiatzaren 29an aurkeztutako alegazioak eta 2013ko ekainaren 28ko txosten tekniko eta juridikoak ikusirik, ERABAKI DA:

1. Onestea Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak 2013ko ekainaren 27an aurkeztutako alegazio txostenak, Planeamendu Zerbitzuko buruak egindako alegazio txostena eta 2013ko ekainaren 28ko txosten juridikoa, zeinen bidez ezesten baitira Amma Navarra, S.L.k aurkeztutako alegazioak.

2. Behin betiko onestea Iruñeko Udal Planaren ZOR-1 eremuko (Apaizgaitegia) aldaketa xehakatua, Iruñeko eta Tuterako Artzapezpikutzak tramitaziorako aurkeztua.

3. Udal Planean proposatu den aldaketak berarekin dakar I. eta II. Zabalguneko Barne Berrikuntzarako Plan Berezia, 2007ko apirilaren 19an behin betiko onetsia, aldatzea. Hori hala, barnean sartzen dira bi dokumentuetako erabilera xehakatuen planoen aldaketa eta Apaizgaitegiaren lurzatiari dagokion oinarrizko unitateko hirigintza fitxarena.

4. Igor bekizkio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1314578