2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
10. aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 4.350 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2013ko aurrekontuko gastuen 452,62501 kontu-sailari dagokionez (lasterka egiteko zinta, kiroldegirako). Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oteitzan, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1314590