207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Zinegotzien boto-eskuordetzea

Oteitzako Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:

Zinegotzien boto-eskuordetzea.–Jaun alkateak hitza eman dio andre idazkariari eta horrek adierazi du Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legea aldatu duela martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak, udaletako zinegotzien boto-eskuordetzea ezartzeko, eta lege hori irakurri du.

Ikusirik aipatu 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikulu berriak Udalei aukera ematen diela beren erregelamendu organikoetan jasotzeko zinegotziek noiz nola egiten ahalko duten boto-eskuordetzea, espresuki biltzen diren kasuetan.

Udal hau, ez baitu erregelamendu organikorik, izaera orokorreko xedapenen bidez gobernatzen da; beraz, delako 86.4 artikuluak eskaintzen duen aukera bere funtzionamenduan sartzeko, aski da erabakia hartzea legean jasotzen diren kasuetan boto-eskuordetzea egiteko bide hori onarturik, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.4 artikuluari jarraikiz, entitatearen beraren antolaketari dagokion erabakia izateagatik.

Aipatu aurrekariak kontuan hartuz, aho batez erabaki da:

Onartzea Oteitzako Udalean aplikatzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan martxoaren 12ko 11/2013 Foru Legeak emandako idazketan ezarritakoa, boto-eskuordetzea egin ahal izateko foru lege horrek aurreikusten dituen kasuetan, eta erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Oteitzan, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, José Angel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314556