2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
Eloko karrika baten izen aldaketa
Eloko Udalak, 2013ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Udal mugape honetako General Mola karrikaren izena aldatzea, hemendik aitzina Chantrea karrika izanen baita.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 59.6 a) artikuluan ezarritako ondorioetarako.
3. Alkatetzari ahalmena ematea erabaki hau aplikatzeko behar diren egintzak egiteko.
Elon, 2013ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Izaskun Zozaya Yunta.
Iragarkiaren kodea: L1314585