207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarra duten xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da jendaurrean funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2012ko plantilla organikoa, Udalak 2011ko irailaren 28an egin osoko bilkuran onetsia. Hamabortz egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Larragoan, 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Flor Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1314605