207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

INTZA

Trukearen eskaintza publikoa

Intzako Kontzejuaren Juntak, 2013ko urriaren 17ko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

1. Eskaintza publikorako deia egitea, truke bidez ondasun bat eskuratzeko, Kontzejuaren jabetzako beste ondasun hau emanda: Intzako 6. poligonoko 6. lurzatian, 21,00 metro karratuko lurra, Itziarko bidearen eta poligono bereko 9. lurzatiaren artean dagoena. Trukeko ondasunak justifikazioko txostenean aipatutako ezaugarriak beteko ditu; txosten hori espedientean dago.

2. Eskaintzak aurkezteko epea hamabost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Intzako Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina.

Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako haren) 130. artikuluan xedatuari jarraituz.

Intzan (Araitz), 2013ko urriaren 17an.–Lehendakaria, Maritxu Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1314540