1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 9an hartua, Ezkabarteko udal mugapean (Nafarroa) den Eusako parrokia-eliza izeneko higiezinaren babes eremuaren behin betiko mugaketa onesten duena.
Eusako parrokia-eliza izeneko higiezina (Ezkabarte, Nafarroa) monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1983ko abenduaren 7ko Dekretuaren bidez (1984ko otsailaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).
Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.
Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 9/2013 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz mugatu zen Ezkabarteko udal mugapean den Eusako parrokia-eliza izeneko ondasun higiezinaren babes eremua, eta interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki zen.
Ebazpen hori 2013ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 30ean.
Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ekainaren 10eko 200/2013 Ebazpenaren bidez, Ezkabarteko Udalak aurkeztutako alegazioari erantzun zitzaion, alegazioa onetsiz.
2013ko abuztuaren 26an, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko irailaren 18an.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Ezkabarteko udal mugapean (Nafarroa) den Eusako parrokia-eliza izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.
2. Eusako parrokia-elizaren babes eremuak honako hau hartzen du: 2., 1. eta 36. lurzatiak, 237. lurzatiaren zati bat eta 262. lurzatiaren zati bat, horiek denak Ezkabarte udalerriko 11. poligonokoak, eta, Eusako kontzejuaren mugatik aurrera, 70 metro zabal eta 318 metro luze den zerrenda bat, Ezkabarteko udalerriko 9. poligonoko 152. lurzatikoa, eta lurzati horien guztien arteko bideei dagokien azalera.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.
Iragarkiaren kodea: F1314128