2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GENEVILLA
2014ko karga-tasak
Genevillako Udalak, 2013ko irailaren 18an egin bilkuran, bildutako guztiak bat etorrita, honako hau erabaki zuen:
Lehenbizikoa.–2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea.
–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:
- Hirilurra: %0,23.
- Landa finka: %0,53.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %5.
–Hirilurreko higiezinen balio igoeraren gaineko zerga: urteko indizea 2, karga tasa %20.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.
Bigarrena.–Erabaki hau Udalaren ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.
Genevillan, 2013ko urriaren 14an.–Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.
Iragarkiaren kodea: L1314593