2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Eulateko Hirigintza Plana. Hasierako onespena
Eulateko Udalak 2013ko urriaren 8an egin osoko bilkuran, zinegotziek ondoko erabakia hartu zuten aho batez:
1. Behin betiko onestea Eulateko Hirigintzako Udal Plana, Eulateko Udalak berak sustatua.
2. Espedientea jendaurrean edukitzea bi hilabetean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, baita Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan ere.
3. Hasiera batez onetsitako Hirigintzako Udal Planaren ale bat Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egin dezan.
4. Espediente osoa Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentura igortzea, ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedurarekin jarraipena emateko.
Eulaten, 2013ko urriaren 10ean.–Alkatea, Juan Ignacio Ruiz de Larramendi Múgica.
Iragarkiaren kodea: L1314607