2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
2. aldaketa 2013ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Corellako Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Corellako Udalaren 2013ko plantilla organikoan.
Indarra duten xedapenak betetzeko, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Corellan, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, J. Javier Navarro Arellano.
Iragarkiaren kodea: L1314546