207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

Kontribuzio bereziak ezarri eta ordenatzea, Doctor Arias, Navas de Tolosa, Roncesvalles eta Blanca de Navarra kaleetako sareak berritzeko

Cintruenigoko Udalak, 2013ko urriaren 17an egin osoko bilkuran, legearen araberako gehiengoa zuela, erabaki zuen onestea hasiera batean kontribuzio bereziak ezarri eta ordenatzeko espedientea Cintruenigoko (Nafarroa) Doctor Arias, Navas de Tolosa, Roncesvalles eta Blanca de Navarra kaleetako sareak berritzeko.

Erabakia eta espedientea jendaurrean jarriko dira Udal Idazkaritzan iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hogeita hamar egun balioduneko epean, interesa dutenek hura aztertu eta, behar izanez gero, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa eta oharrak edo erreklamazioak aurkez ditzaten epe horretan. Lanek edo zerbitzuak paratu edo handitzeak ukitutako jabe edo titularrek zergadunen elkarte administratiboa sortzen ahal dute epe berean, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 119. artikuluan aurreikusi bezala.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorio guztietarako, eta jakinarazten da jendaurreko epea igaro ondoren inork ez badu alegaziorik, kexarik edo oharrik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cintruenigon, 2013ko urriaren 18an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1314536