207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2013ko urriaren 9an hartua, Torres del Ríoko (Nafarroa) Hilobi Santuaren eliza izeneko higiezinaren babes ingurunearen behin betiko mugaketa onesten duena.

Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza izeneko higiezina monumentu historiko-artistiko izendatu zuten 1931ko ekainaren 3ko Dekretuaren bidez (1931ko ekainaren 4ko Kazeta).

Nafarroako Kultur Ondareari buruzko azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legearen 19.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, beharrezkoa da monumentu horren babes ingurunea finkatu eta zehatz-mehatz mugatzea.

Aipatutako foru lege horren arabera, espedienteak beharrezkoa du ondasuna behin-behinekoz mugatzea, jendaurreko fasea ezartzea eta behin betiko onestea Nafarroako Gobernuaren erabaki baten bidez.

Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak apirilaren 8an emandako 111/2013 Ebazpenaren bidez, Torres del Ríoko Hilobi Santuaren eliza izeneko higiezinaren babes ingurunea behin-behinekoz mugatu eta haren interes kulturaleko ondasunaren espedientea jendaurrean egoteko epea ireki zen.

Ebazpena 2013ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 26an. Ez da espedientearen aurkako alegaziorik jaso.

2013ko abuztuaren 26an, Nafarroako Kulturaren Kontseilura igorri zen espedientea. Nafarroako Kulturaren Kontseiluak aldeko txostena eman zuen 2013ko irailaren 18an.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Torres del Ríoko (Nafarroa) Hilobi Santuaren eliza izeneko higiezinaren babes ingurunearen mugaketa onestea.

2. Torres del Ríoko Hilobi Santuaren elizaren babes eremuak honako hauek hartzen ditu barnean: Torres del Ríoko 1. poligonoko 7., 2., 3., 6., 8., 11., 20., 21., 22., 23., 35. (kale nagusi aldera dagoen eraikina), 36., 37., 76., 79. eta 94. lurzatiak, eta bideek lurzati horien artean duten eremua.

Monumentuaren babes ingurune horretan, egun dagoen eraikuntza besterik ez da izanen.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal da, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1988 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2013ko urriaren 9an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1314127