2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Aldizkako zergak eta tasak. 2013ko bigarren seihilekoa
Diru-bilketaren gaineko erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2013ko azaroaren 20an bukatuko dela honako zerga hauei dagozkien kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lurraren gaineko kontribuzioa, 2. seihilekoa; Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Pasabideak, eta Eremu Publikoaren Okupazioa, 2013ko urtekoak.
Ordainketa Caixabank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 012 telefonoan. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Azaroaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.
Antsoainen, 2013ko urriaren 15ean. Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L1314582