207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarte hezitzaile izateko lanpostuan oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko

1.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarte hezitzaile izateko lanpostuan oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzea, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen zerbitzuko plantillako langileekin, funtzionarioak nahiz lan-kontratudun finkoak izan, deialdi honetan eskatutako baldintzak frogatzen badituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15. artikuluan aurreikusi moduan.

1.2. Hautapen probak gainditu ondoan izendatzen den izangaia B mailan sailkatuko da eta maila edo talde horretako ordainsariak jasoko ditu.

1.3. Maila igotzeko proba hauetan parte hartzeak ez du deusetan aldatuko langileak izendapenaren aitzin zuen funtzionarioen edo lan-kontratudunen araubide juridikoa. Eskubide pasiboen eta osasun laguntzaren araubide bera izaten jarraituko du.

1.4. Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izatea, eta C mailan sailkaturik egotea.

b) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

c) Nafarroako Administrazio Publikoetan bost urteko zerbitzuak benetan egin dituela egiaztatzea.

d) Unibertsitateko diplomadun titulua edo baliokideren bat izatea.

Baldintza horiek betetzen direla eskabideak aurkeztean frogatu beharko da.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdi honetan parte hartu ahal izateko eskabideak Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, 30 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskabideak deialdi honetan (1. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira. Haietan izangaiek adierazi behar dute baldintza guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean. Orobat, lehiaketaldian baloratu beharreko agiriak ere aurkeztuko dituzte.

3.2. Eskabideari erantsi beharko zaizkio deialdiaren 2.1 oinarrian eskatzen diren baldintzak betetzen direla frogatzen duten egiaztagiriak.

3.3. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratuko da.

4.2. Izangai baztertuek, behin-behineko zerrenda argitaratu ondoko hamar egun baliodunen barrenean, erreklamazioak egiten ahalko dituzte eta, okerrik egin baldin badute, horiek zuzendu.

4.3. Erreklamazioak egiteko epea amaitu eta horiek ebatzirik, Mankomunitateko buruak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman dadila aginduko du. Ebazpen horretan probak non, zein egunetan eta zer ordutan hasiko diren adieraziko da.

5.–Epaimahaia.

5.1. Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:

–Mahaiburua: Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

–Ordezkoa: Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

–Lehen mahaiburua: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langilea, izendatu beharrekoa.

–Ordezkoa: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langilea, izendatu beharrekoa.

–Bigarren mahaikidea: Gizarte hezitzailea (B mailakoa), Gizarte Zerbitzuek izendatzekoa.

–Ordezkoa: Gizarte hezitzailea (B mailakoa), Gizarte Zerbitzuek izendatzekoa.

–Hirugarren mahaikidea: Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

–Ordezkoa: Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko langileen ordezkaria.

–Idazkaria: Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria.

–Ordezkoa: Obanosko Udaleko idazkaria.

Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, bere kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaz sortzen diren afera guztiak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan aritzera mugatuko dira eta haiei buruz soilik emanen diete laguntza epaimahaikoei.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan eginen da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero, oinarri hauetan zehazten den gisara.

6.2. Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean zehaztuko da oposizioaldia zein toki, egun eta ordutan izanen den. Gero, epaimahaiak jendaurrean paratuko ditu, egoki denean paratu ere, gainerako proben iragarkiak, betiere erregelamenduaren arabera.

7.–Lehiaketaldia.

7.1. Epaimahaiak izangaiek alegatutako merezimenduak, behar bezala frogatuak, baloratuko ditu, ondoko baremoaren arabera. Epaimahaiak noiznahi eska ditzake izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibide zein datu osagarriak.

7.2. Merezimenduen baremoa:

a) Prestakuntza.

Lanpostuaren betekizunei loturik dauden gaiei buruzko prestakuntza eta sakontze ikastaroetan parte hartu izanaren titulu-egiaztagiri bakoitzagatik:

–15 orduko edo gutxiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,25 puntu.

–15 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: 0,75 puntu.

–30 ordu baino gehiagoko ikastaro bakoitzagatik: puntu 1.

Gehienez ere 7,5 puntu emanen dira, guztira, ikastaroengatik.

b) Administrazio publikoetan, gizarte hezitzailearen lanpostuan egindako urte bakoitzeko puntu 1. Gehienez ere, 7,5 puntu.

7.3. Lehiaketan gehienez ere 15 puntu emanen dira, eta ez da inor baztertuko.

7.4. Lehiaketaldia bukatutakoan, epaimahaiak ikusgai paratuko du oposizioaldirako onartutako izangaien zerrenda Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean, eta bakoitzak lehiaketaldian lortutako puntuak zehaztuko ditu.

8.–Oposizioaldia.

8.1. Oposizioaldian proba hau eginen da:

Epaimahaiak gai hauen inguruan egiten dituen test motako galderak erantzun beharko dira, idatziz: gizarte hezkuntza, prebentzioa, haurrei eta familiari laguntzeko programa eta gizarteratze programa.

Ariketaren puntuazioa, gehienez ere: 35 puntu. Bazterturik geldituko dira proba praktikoan gutxienez ere 17,5 puntu lortzen ez dituzten izangaiak.

8.2. Oposizio-lehiaketan 50 puntu emanen dira gehienez.

8.3. Ariketak bukatutakoan, epaimahaiak, hamar eguneko epean, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean jarriko du izangaien zerrenda, bakoitzak lortutako kalifikazioak erakutsiko dituena.

8.4. Probak plika itxien sistema erabiliz eginen dira eta bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala aldean dutela agertu beharko dute probetara. Probetara agertzen ez direnak bazterturik geldituko dira.

9.–Probak gainditzen dituztenen zerrenda.

9.1. Azken ariketaren kalifikazioa buruturik, epaimahaiak Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen iragarki oholean eta azken ariketa egin den tokian ikusgai jarriko du azterketa gainditzen dutenen zerrenda, puntuazioaren arabera ordenaturik, izangaiek lehiaketaldian eta oposizioaldiko ariketetan ateratako puntuazioak batu ondoren.

9.2. Epaimahaiak organo eskudunari bidaliko dio puntuaziorik handiena lortu duen izangaia mailaz aldatzeko proposamena edo lanpostua hari esleitzeko proposamena.

10.–Izendapena eta jabetza hartzea.

10.1. Aurreko oinarrian aipatu hautapen prozesua bukatutakoan, Mankomunitateko buruak, ebazpen baten bidez, puntuazio handiena lortu duen izangaia mailaz aldatzeko aginduko du, Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte hezitzaile (B maila) lanpostuan ari dadin.

10.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.3. Izangai izendatuak bere lanean segitu beharko du, dagokion lanpostuan, maila aldaketa baizik ez baita izanen.

11.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, aukeran:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia argitaratu edo errekurritu nahi den ekintza jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2013ko urriaren 2an.–Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua, Ion Mendía Arana.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena …………….…….., adinez nagusia, Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia ……....……., jaioteguna .............. jaioterria .............. (.......), bizitokia .............. (.............), karrika .................., zenbakia ............... posta kodea ...................... telefonoa .………………......

Zure aitzinera agertu eta adierazten dut:

–Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean gizarte hezitzaile izateko lanpostuan oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

–Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.

–Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunik.

–Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

Horiek horrela,

Eskabide hau onartzea eta, beraz, gizarte hezitzaile izateko lanpostuan oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez mailaz igotzeko deialdian onartua izatea eskatzen dut.

(Eguna eta sinadura)

IZARBEIBARKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEKO BURUA.

Iragarkiaren kodea: L1314204