2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ZIZUR NAGUSIA
2013ko lan publikoaren eskaintza. Onespena
Zizur Nagusiko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko urriaren 18an hartutako erabakiaren bidez, onetsi da 2013ko lan publikoaren eskaintza. Hona hemen haren testua:
1. Hutsik dauden lanpostu hauen zerrenda onestea, 2013. urtean hautapen proben bidez bete daitezen:
–Eskolazaina, bi lanpostu huts, 48002 eta 48006 zenbakia dutenak (eusk. hizkuntz. esk., NB2).
–Obretako ofiziala, lanpostu bat, 46001 zenbakia duena (eusk. hizkuntz. esk., MB1), lanpostua hutsik dagoela aitzinetik deklaratuta.
–Obretako behargina, bi lanpostu, 46007 eta 46008 zenbakiak dituztenak (euskara eskakizuna, NB2 eta MB1, hurrenez hurren).
–Obretako 2. mailako ofiziala, lanpostu huts bat, 46003 zenbakia duena (euskara eskakizuna, MB1), aitzinetik izenda aldatuta.
2. Onetsitako lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aldez aurreko urrats gisa, gero eskaintza honetan dauden lanpostu hutsak betetzeko hautapen prozedura egiteko eta indarra duen plantilla organikoa aldatzeko, hala behar badu.
Zizur Nagusian, 2013ko urriaren 18an.–Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1314615