207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketa. Behin behineko zerrenda

Tafallako Udaleko alkate udalburuak, 2013ko urriaren 15ean, ondotik osorik ematen den ebazpen hau eman zuen:

Tafallako Udaleko alkate udalburuak 2013ko uztailaren 23an eman ebazpenaren bidez, onetsi zen Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketaren deialdia. Deialdia 2013ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 6an.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta, eta deialdiko 5. arauan xedatuarekin bat, bidezko da onestea izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eranskinean agertzen baita.

Beraz, gorago aipatu deialdiaren 5. oinarriak xedatua bete beharrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Tafallako Udaltzaingoko kaporal izateko lanpostu bat barne igoeraren bidez mailaz igota betetzeko lehiaketako izangai onartu eta baztertuen ondoko zerrenda onestea, eranskinean agertzen baita.

Bigarrena.–Interesdunek bortz egun naturaleko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko eta akatsak, halakorik bada, zuzentzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Tafallan, 2013ko urriaren 15ean.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

ERANSKINA

Deialdiaren 5. oinarrian jasotzen den bezalaxe, horren gainean onesten diren behin behineko eta behin betiko zerrendetan datu hauek baizik ez dira agertuko; udaltzainaren zenbakia.

Onartuak:

Udaltzain zk.: 25.

Udaltzain zk.: 26.

Udaltzain zk.: 29.

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1314600