207. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Gora jotzeko errekurtsoen iragarkia, administrari laguntzaileen eta administrarien edo administrari-ofizialen lanpostuak betetzeko lekualdatze lehiaketaren kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 10eko 3131/2012 Ebazpenaren bitartez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko 66 lanpostu huts, 31 administrari laguntzaileentzat (D maila) eta 35 administrari edo administrari ofizialentzat (C maila), lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen eta 2013ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8an. Lanpostu horietako 8 lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzeko dira.

Nerea Macuso Moreno andreak, José Francisco Egozcue González jaunak, Cristina Goñi Iriarte andreak, Ana Múgica Bergua andreak, Miguel Ángel Martínez Beorlegui jaunak, Ana Zapata Sendoa andreak, Jesús Mari Etxeberría Azpilikueta jaunak eta María Vela Jaurrieta andreak gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka, epaimahai kalifikatzaileak 2013ko abuztuaren 20an hartutako Erabakiaren bidez argitaratu baitziren; hori dela eta, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2013ko urriaren 17an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1314577