1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
314/2013 FORU AGINDUA, irailaren 24koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Ramón Gradé Pérez jauna Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen Erregistroan den Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari izendatzen duena.
Balorazio Txostenen Erregistroa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 39. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako Zerga Ogasunaren menpeko erregistro publiko bat da, eta bertara jo dezakete herritarrek, haiek onesteko espedienteen parte den informazio guztia eskuratzeko.
Balorazio Txostenen Erregistroa ezarri zuen 12/2006 Foru Legearen garapenerako Erregelamendua onetsi zuen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuak 44. artikuluan ezartzen du Balorazio Txostenen Erregistroa Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuan egonen dela, eta zerbitzu horren langileetako bat Erregistroko idazkari izendatuko duela Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak, eta idazkari horrek aipatu erregistroaren kontserbazioak, zaintzak eta argitalpenak behar dituzten jarduketa guztiak burutuko dituela, eta, betiere, aipatu artikuluan jasotakoak.
Departamentuko hainbat bulego berregituratu, aldatu eta sortzen dituen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 20ko 928/1992 Foru Aginduaren bidez, Balorazio Txostenen Bulegoa sortu zen Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari atxikirik eta, besteak beste, Balorazio Txostenen Erregistroko Idazkaritzari dagozkion eginkizun guztiak esleituta.
Gaur egun, Balorazio Txostenen Bulegoko buru izendatuta den funtzionariorik ez dagoenez gero, beharrezkoa da idazkaria izendatzea Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko langileen artetik, Txostenen Erregistroak funtzionamendu egokia izan dezan.
Aurrekoa kontuan hartuta, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak Ramón Gradé Pérez jauna Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko Tasazio Ataleko buru izendatzea proposatu du, bai gaur egun esleituta dituen eginkizunengatik (Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutuak onetsi zituen irailaren 3ko 119/2007 Foru Dekretuaren 46. artikuluan ezarritakoaren ondorioz), bai dituen ezagutza eta prestakuntzagatik.
Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak aurkeztutako proposamena ikusita, eta 12/2006 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen irailaren 22ko 100/2008 Foru Dekretuaren 44. artikuluan xedatutakoaren ondorioz,
AGINDU DUT:
1.–Ramón Gradé Pérez Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Erregistroan den Balorazio Txostenen Erregistroko idazkari izendatzea.
2.–Foru agindu hau Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileari eta Lurralde Aberastasunaren Erregistroko zuzendariari igortzea.
3.–Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.
4.–Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2013ko irailaren 24an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.
Iragarkiaren kodea: F1313249