202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 7/2012 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Jesús Antonio Morrás Ceberiok eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela eta, Transportes López Lorente, S.L.ren aurka Lan arloko 4. Epaitegi honetan bideratzen ari den 7/2012 betearazpen-prozeduran, gaur emandako ebazpenaren bidez erabaki dut enkante publikoan saltzea ondoko zerrendan, tasazio-prezioa finkatuta, ageri den ondasun enbargatua, alderdi demandatuarenak baitira:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta horien balorazioa:

Matrikula: 5608DMT. Marka: Fiat; modeloa: Doblo. 5.600 euroan baloratua.

Enkantea egiteko baldintzak:

Epaitegi honen idazkaritzan eginen da, Iruñean, 2013ko azaroaren 18an, goizeko 10:30ean.

Ezinbesteko arrazoiengatik bertan behera uzten bada, hurrengo egun baliodunean eginen da (larunbatak salbu), ordu berean eta toki berean.

Enkantea egiteko, baldintza hauek bete behar dira:

Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen 00301846420005001274 kontuan, 4148.0000.64.0007.12 prozeduraren erreferentzia jarriz, enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.–Iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte, posturak idatziz aurkezten ahalko dira gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak jendaurrean eginen dira, besteekin batera, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du diru kopururik jarri behar izanen.

Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Eta herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2013ko urriaren 7an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1313982