202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 2/2013 aldaketa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2013ko urriaren 3an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko aurrekontuko 2/2013 aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2013ko urriaren 11n.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.

Iragarkiaren kodea: L1314149