202. ALDIZKARIA - 2013ko urriaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Atxikitzeko protokoloa

José Manuel González Ruiz de Zuazok, Zuñigako Udalaren izenean,

ADITZERA EMATEN DUT:

Zuñigako Udalak, 2013ko abuztuaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki duela atxikimendua eskatzea Nafarroako lurralde esparruan herritarra artatzeko eredu bateratua ezartzeko Estatuko Administrazio Orokorraren eta Nafarroako Foru Komunitatearen artean 2010eko abenduaren 15ean sinatutako esparru-hitzarmenaren aldera. Hura 2011ko 44. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 21ean, eta 2011ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 18an; Udalak horretatik sortzen diren betebeharrak bereganatuko ditu eta horren klausula guztiak beteko.

Horrenbertzez,

ADIERAZTEN DUT:

Zuñigako Udalaren borondatea, haren ordezkaritza baitut, aipatu esparru-hitzarmenari atxikitzeko, haren ondoriozko betebeharrak gure gain harturik eta klausula guztiei loturik.

Estatuko Administrazio Orokorrak eta Nafarroako Foru Komunitateak 2010eko abenduaren 15ean sinatutako hitzarmenaren hamabigarren klausulan ezarritako prozedurari jarraituz, oniritzia eman zaio administrazio esku-hartzaileek eskatutako atxikimenduari. Estatuko Administrazio Orokorreko Administrazioaren Modernizaziorako eta Administrazio Elektronikoaren Prozedurarako eta Bultzadarako zuzendari orokorra. Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakaritzako eta Justiziako zuzendari nagusia.

Zuñigan, 2013ko abuztuaren 4an.–Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L1313779